XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) aurki daiteke gaur eguneko idazle askoren lanetan: planoen pilaketa,
(20) Badira, bai, euskal filmeak.
Laburmetraietan gai asko erabili dira dokumental gisa euskaraz.
Luzemetraiak ere badira, azken urteotan eginak, batez ere.
Batzuk aipatzekotan, hona zenbait:
(21) Zuzendarien artean, I. Uribe, Elias Kerejeta, Montxo Armendariz, Pedro Olea, Enrike Urbizu, A. Lertxundi, K. Izagirre, J.M. Tuduri.
Artisten artean, P. Bisquert, I. Arias, M. Garmendia, I. Agirre, E. Lizarralde, K. Badiola, X. Elorriaga...
(22) Euskarak kultura eta teknika arloan egin diren abantaila guztiak behar ditu, bizirik iraungo badu.
Zinearen bidez iristen zaigu gaurko zibilizazioaren hainbat izpi; beharrezkoa dugu, beraz, euskarazko zinea ere.
1. TESTUA
Bi eratako oharpenak jaso ditu narratzaileak elaberriaren pasartean:
- Altabozetik trenen berri ematen ari dira, behin eta berriz, frantsesez eta ingelesez.
Tren geltokietako jendearen zurrunbiloan eta joan-etorrian sartzen gaituzte ohar horiek.
- Planoei dagokienez, honako hauek, behintzat, argiak dira:
- Geltokiaren plano orokorra
- Anden baterako bidea
- Zure trenaren ondoan
- Beste tren baten iritsiera
- Gisèle, trenetik atera eta itxaron gelara sartzen da
- Gisèle bakarrik, jendez gainezka dagoen itxaron gelan
- Zinea kamara batek jasoko balitu bezala eman ditu xehetasunak, handitik txikira.
Plano orokorretan lehen planora urratsez urrats hurbildu da.
Kontestu horretan indar handia hartzen du Gisèleren bakardade horrek.
2. TESTUA
Sei ahapaldiko olerki honetan ere handitik txikira ematen dira urratsak.
ZOOM delako teknikaz baliatuko balitz bezala, olerkariak gero eta xehetasun gehiago ematen dizkigu,
Honako hauek dira pausoak:
- Zeru sapaira begirada
- Mendi hegiak eta basoak
- Itsas txoriak hegaz eta txalupak dantzan uretan
- Parke ixileko banku txurian udazken giroko harremana
- Gau ezkilaren oihartzunak areagotzen du bakardade giroa
- Maiteminduek estuki besarkatzen dute elkar udazkeneko haize bolada tartean.